Eskerrak emoten deutsuguz kurtsoan zehar
gurekin egon zara eta, gure bide bardina egiten zure isiltasunean, baina baita
zure ardura eta maitasunarekin be.
Eskerrik asko, Ama, aurten ere
Jesusengana gehiago hurbildu gaituzulako, eta bere antzekoak egiten saiatu
zaralako.
Ama, jaso eizu gure agurra, jaso zure
seme-alaben agur zintzoa.
Harro sentitzen gara Ama zaitugulako eta Jainkoaren
aurrean
apaltasuna, tinkotasuna eta iraunkortasuna
garrantzitsuak dirala ikusi dogulako.
Nolako mundua utzi nahi diegu gure ondorengoei, hazten ari diren haurrei? Laudato si ', 160).
Galdera hori dela eta, Laudato si Astean parte hartzera gonbidatu nahi gaitu Aita Santuak. Laudato si gutun entziklikoaren 5. urteurrena ospatzeko kanpaina globala da, etxe komunaren zaintzari buruzkoa.
Krisi ekologikoari erantzuteko premiazko deia berritzen dut. "Lurraren aldarriak eta pobreen aldarriak" ez dute gehiagorako ematen.
Aita Palauren mezuarekin bat etorriz, denok mundu hobe baten eraikuntzan konprometitu behar dugu.Zaindu dezagun sorkuntza, gure Jainko Sortzaile zintzoaren dohaina. Ospa dezagun elkarrekin Laudato Sí astea.