Familiaren Eguna maiatzaren 15ean ospatzen da,
eta familiek seme-alaben hezkuntzan duten
funtsezko eginkizunaren kontzientzia sortzeko
sortu zen.
Jainkoa aita eta ama
Munduko familia guztien alde eskatzen dizugu,
beti batuta
egon daitezen.
Fedez, itxaropenez, alaitasunez eta
maitasunez bizitzeko gai
izan gaitezen.
Lagun gaitzazu alkartzen,
anaiarteko komunitate solidario
bat eratzeko
Bedeinka itzazu gure familiak batasunaren eta
alkar
ulertzearen eredu izan gaitezen.
Zure maitasuna gure artean haz daitela
eta gu horren lekuko
izan gaitezan.