2024(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

FAMILIAREN EGUNA

 

Familiaren Eguna maiatzaren 15ean ospatzen da, 

eta familiek seme-alaben hezkuntzan duten 

funtsezko eginkizunaren kontzientzia sortzeko sortu zen.

Jainkoa aita eta ama

Munduko familia guztien alde eskatzen dizugu, 

beti batuta egon daitezen.

Fedez, itxaropenez, alaitasunez eta 

maitasunez bizitzeko gai izan gaitezen.

Lagun gaitzazu alkartzen, 

anaiarteko komunitate solidario bat eratzeko

Bedeinka itzazu gure familiak batasunaren eta 

alkar ulertzearen eredu izan gaitezen.

Zure maitasuna gure artean haz daitela 

eta gu horren lekuko izan gaitezan.