2025(e)ko martxoaren 26(a), asteazkena

KATINDOren egoera

 Gaur gure bihotza zure aurrean jartzen dugu.

Gomako eta Katindoko haur, familia eta lagun guztiengatik otoitz egiten dugu.

Babestu iezaiezu, Jesús,

eta bidali bakea eta poza haien bihotzetara.

Ez dadila gehiago gerra izan,

eta lagundu diezaiogun elkarri bakea eraikitzen.

Zure maitasuna izan dadila gure indarra.

2025(e)ko martxoaren 17(a), astelehena

AITA PALAU (martxoak 20)

 

Ene Jainkoa, Bihotz osoz gogoratzen dogu AIta Palauren bizitza eta oinordekoa.

 Eskerrak emoten deutsuguz haren maitasunaren, jakintzaren eta zerbitzuaren testigantza garbiarengatik. 
Bere bidea gurean argi eta indar bihurtzeko eskatzen deutsugu, beti. 

Zure besarkada sakon eta bake santuan, hartu ezazu AIta Palauren arima.

 Guri ostera, utzi haren egintzek inspirauta munduan ongia zabaltzeko zereginean jarraitzea. 

Amen.



AITA PALAU (martxoak 20)


Ene Jainkoa maitea, Gaur, Aita Palauren heriotzaren urteurrena gogoratzen dogu. 

Eskerrak emon nahi deutsuguz, gure bihotzean beti dagoelako. 

Zaindu ezazu beraren arima zure besarkada gozoan, eta lagundu gu beti maitasunez eta ondo jokatzen. 

Zure maitasunarekin, seguru gagoz. Amen.