2025(e)ko apirilaren 29(a), asteartea

Apirilak 30, otoitza

 Jauna, zure piztuera ospatzen dugun honetan,

gogorazten diguzu ez gaudela bakarrik.


Zure adiskidetasuna opari bat da,
eta gure artean elkartasuna eta laguntasuna sortzen ditu.


Egun honetan, irakatsiguzu elkarrekin ibiltzen,
elkarri laguntzen eta elkar maitatzen.


Gure bihotzetan pitzu zure maitasunaren su bizia,
eta egin gaitzazu bakearen eta adiskidetasunaren eramaile.
Amen

2025(e)ko apirilaren 28(a), astelehena

Apirilak 29, otoitza

 Jauna, piztu zaren egunean,

poza eta maitasuna gure bihotzetan piztu dituzu.

Zure argiak gure bideak argitzen ditu,
eta zure maitasunak gure bihotzak betetzen.

Eskerrik asko bizia emateagatik,
eta munduan bakea eta alaitasuna zabaltzeko aukera emateagatik.

Egunero zure maitasunean hazten lagun gaitzazu,
eta gure ingurukoekin poza partekatzen.


Amen

2025(e)ko apirilaren 27(a), igandea

Apirilak 28ko otoitza

 Jauna, zure piztuera ospatzen dugun egun honetan, 

eskerrak ematen dizkizugu Aita Palau bedeinkatuagatik.

Gizon ausarta eta nekaezina izan zen,

egia bilatzen eta baztertuak defendatzen bizi izan zena.

Bere garaian bide berriak urratu zituen,

eta zure maitasunaren argia eramaten jakin zuen.

Piztu gure bihotzetan ere egia eta justiziaren gosea,

eta lagun iezaguzu Aita Palauren antzera desafiatzen,

laguntzen eta maitatzeko ausardia izaten.

Zure piztuera gure bidean argi eta indar izan dadila.

Amen