2019(e)ko urtarrilaren 1(a), asteartea

APIRILAK 28ko otoitza

 Jauna, zure piztuera ospatzen dugun egun honetan, eskerrak ematen dizkizugu Aita Palau bedeinkatuagatik.


Gizon ausarta eta nekaezina izan zen,
egia bilatzen eta baztertuak defendatzen bizi izan zena.

Bere garaian bide berriak urratu zituen,
eta zure maitasunaren argia eramaten jakin zuen.

Piztu gure bihotzetan ere egia eta justiziaren gosea,
eta lagun iezaguzu Aita Palauren antzera
desafiatzen, laguntzen eta maitatzeko ausardia izaten.

Zure piztuera gure bidean argi eta indar izan dadila.

Amen  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina