2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

bana dezagun

Aste honetan Bizkaiko Bankurako egingo dugu. Zein garrantzitsua eskuzabalak izatea. Danon artean mundua alda dezakegu

2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea

eskerrik asko mundu harrigarri honengatik

Haur batekin hara eta hona zabiltzatenean,
 munduari beste era batera begiratzen diozu 
bere haur begien bitartez.
Eskerrik asko, ene Jainkoa, 
mundu harrigarri honengatik. 
Ikus ditzagula, egunez egun, 
Bertako gauza miresgarriak.
Amen
Resultado de imagen de niños deslizándose por un arcoiris

2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

ZER PRAKTIKATZEN DUZU?


Eta zuk zer praktikatuko duzu? Protestatzea? Molestatzea?
Edo elkarri laguntzeko gaitasuna?
Hausnartu eta ekin lanari.

2018(e)ko azaroaren 11(a), igandea

ESKERRIK ASKO EZAGUTU ETA MAITE NAUZULAKO

 Jesus, batzuetan beldur diot bakarrik egoteari, isilik egoteari, nire barrura begiratzeari. Ez naiz gauza handirik.
Eskerrak eman nahi dizkizut ezagutzen eta maite nauzulako, zure adiskideetakoa naizelako. Ongi ezagutu nahi zaitut neuk ere, nire ondoan sumatu, nire izenez nola deitzen nauzun entzun.
Eskerrik asko nik zu ezagutzeko ematen didazun aukeragatik.

2018(e)ko azaroaren 8(a), osteguna

Jesus dago nire bihotzean.

Jesus nire bihotzean dago,
Jesus zure bihotzean dago,
bihotz guztietan.
Lagun hurkoa ikusten dogunean gogoan izan daigun Jesus ere euren bihotzean dagoala.

2018(e)ko azaroaren 1(a), osteguna

Maitatzea

Maitatzea besteei laguntzea da norberarena alde batera itxita.
Besteei zoriontsu egiten deutsona egitea da maitatzea.
Zein zoragarria da besteak maitatzeko, gauzak egitea
Poztasuna emotea, zoriontasuna, besteak laguntzea, hori da maitatzea.
Eta zuretzat, Zer da maitatzea? Idatzi agendan.

2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

SANTU GUZTIEN EGUNA


Urtean zehar Santu ezagun asko gogoratzen ditugu (Lisieuxko Santa Teresa, Avilako Teresa, San Ignacio....) Baina Elizak zeruna hainbat eta hainbat santu dauzela, egutegian agertzen ez direnak ere, gogora ekarri nahi ditu. Egun honetan gure hildako senide, lagun guztiak gogoratzen ditugun. Egun aproposa gugatik egindako guztiagatik eskerrak emateko. Euren alde otoitz egiteko.

Hori dala eta, azaroaren 1ean jai eguna ospatzearen arrazoia. Baina zer da Santu izatea? Oso erantzun erreza, Jesusek irakatsien arabera bizi izan duena.
Santuak, gu bezalakoak dira. Adin desberdinetakoak, ume, gazte, nagusi, aberats, txiro...
 Hauetako askok ez zuten Jesus ezagutzen eta ezagututakoak jarreraz aldatu zuten.

Santu guztein egun honetan gu ere Santuak izatera deituak garala gogora dezagun.


2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

Miresten jakitea

Bizitzako urte bat, edertasun urte bat, hazteko urte bat. Begiratzeko gonbidapena, gozatzeko, sentitzeko hain xume eta ederra dan natura. Zain dezagun.


2018(e)ko urriaren 16(a), asteartea

Domund Alda ezazu mundua

Jauna, lagundu niri aldatzen
mundua alda dezadan.
Berritu behar dut bihotza,
begirada, nire jardueko modua,
ez dezadan museo batean bukatu.
Eta ez da soilik zaharra berritzea,
Espiritu Santuari zerbait berria
sortzen uztea baizik.

Nire zeregina izan bedi 
zure bizia, zure errukia, zure maitasuna komunikatzea.
Irakatsi zuk bezala maitatzen mundua aldatzeko.