2019(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna

Bakearen hasiera


Bakea irribarre batekin hasten da. (Teresa de Calcuta)



Lagun eiguzu bakearen bidea jarraitzen


Zeruko Aita,
Zuk ezagutzen dituzu gure pentsamenduak, eta gure bideak ez zaizkizu ezkutuak.
Zuk babesten duzu gure bizitza betidaniketa egunero guregana duzun begirada samurrez.
Argi itzazu gure bideak eta piztu bakea gure bihotzean.
Zure beharra dugu.
Jesusek lagunduko digu bide onetik joaten. Badakigu Jesus beti gurekin dagoela eta beti laguntzeko prest.


2019(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

Bakearen eguna


Jauna, egin nazazu zure bakearen zerbitzari.
Gorrotoa nagusi den lekuan, nik maitasuna jar dezadala,
iraina nagusi den lekuan, barkamena jar dezadala,
haserrea nagusi den lekuan, batasuna jar dezadala,
gezurra nagusi den lekuan, egia jar dezadala,
zalantza nagusi den lekuan, sinesmena jar dezadala,
etsipena nagusi den lekuan, itxaropena jar dezadala,
ilunpea nagusi den lekuan, argia jar dezadala,
tristura nagusi den lekua, poztasuna jar dezadala.
Nire jokabide izan dadila, Jauna,
ez ni poztua izatea, besteak poztea baizik,
ez ni onartua izatea, besteak onartzea baizik,
ez ni maitatua izatea, besteak maitatzea baizik.

2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

Bakea


Inork ez dagiala pentsatu, hainbeste desiratzen dogun gerrarik eza benetako bakearen sinonimo dala. Ez dago benetako bakerik, ez badator zuzentasun, egia, justizia eta alkartasunagaz batera.

bakearen pausoak


Elkarrekin hitz egiten ez dabenek elkarrekin lagun bezala hitz egitea
nahi dogu.
Barkamenik eskatzen ez dabenek  eskatzen hasi daitezela.
Amorruz beterik daudenek bakean bizi daitezela.
Kaleetan giro baketsua egon daitela.
Gure birikiak bakearen keaz beteta egon daitezela.

2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

BIDEA BAKEA DA


Ez dago biderik bakerako, bakea da bidea. (Mahatma Gandhi)


Piztu bakea zure bihotzean


Jesus 
mundu honetan ezberdintasunak oso handiak dira.
Gerratearen eta gosearen ondorioz 
sufritzen dabenengatik.
Eskatzen deutsugu, 
mundu justoagoa eta baketsuagoa eraikitzeko  gai izan gaitezan.



2019(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea

ESKERRIK ASKO

Eskerrik asko, ene Jainkoa, 
erosotasuna eta berotasuna ematen didaten arropengatik.
Eskerrik asko, ene Jainkoa, 
hazteko baliagarria dudan
eta sabela betetzen didan jateko gozoa daukadalako.

Egun barriagatik

Egun on, Aita ona.
Eskerrak emoten deutsudaz
emon deustazun atsedenagatik
eta argitzen hasia dan egun barriagaitik.
Zuri eskaintzen deutsut
egun honetan zehar egingo dudan guztia.
Egon zaitez nigaz beti
besteentzat atsegingarri
eta laguntza izan naiten,
eta besteak, alaitzen jakin dagidan.
Lagundu eidazu,
Zuk maite gaituzun bezala danak maitatzen,
eta zure Seme, Jesusek,
irakatsi deuskun moduan. Amen.