2019(e)ko irailaren 26(a), osteguna

Maitasun

Hasi daigun eguna kantatuz, egun hontako ateak zabalduz, elkarri lagunduz eta elkarrekin bidea eginez.

2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

ekin lanari taldea aurrera egin dagian

Abesti baten zatia baino ez da. Queenek sortutako abesti zailenetako bat. Orain, ikasle talde bat abesten da, eta ondo baino hobeto pasatzen ari dira. Kontuz, honen atzean ikasketa eta ordu asko dauz. Bakoitzak bere lana du, alde batetik kitarra jolea, piano jolea, abeslariak.... Zuzendaria, ziur asko, primerako zuzendaria da. Talde/ elkarte baten, pena merezi daurien gauzak, elkarrekin eginez mundua aldatzeko gai izango gara. Beraz, ekin lanari eta talde bezala bakoitza bere tokitik helburuak lortuko doguz.

https://www.youtube.com/watch?time_continue=365&v=RQh2ATLCXSU

2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

TERESA MIRA


Sarri askotan kezka bat, sufrimendu bat gainditzeko, egoera zail bateri irabazteko, gure aurpegian IRRI bat margotuz hasi behar da.
 Edota, zergaitik ez, besteengan IRRI bat eragin.
 Atea zabalduten hastea baino ez da, eta holan San Pauloren gomendio praktikan jarri: “Behin eta barriro dinotsuet alai egoteko beti. 
Alaitasunetik, goibeltasunetik baino fruitu ugariago eta hobeak sortzen dira.”
Ahizta Teresari buruz,gauza asko esan eitekean, askoz berarengan ikusten dauan lehenengo bereizgarria bere irria da, bere barruan gordetzen dauan altxor baten bermea da (Karmeldar Misiolari Teresatar on bat lez Eleizagaz, Jaungoikoagaz eta lagun hurkoakaz alkar banatzen dauana)

Askotan gure bizitzak gainsamatzen dirala dirudi, gure eguneroko egitaraua apurtu egiten da eta erantzun errezak ez doguz aurkitzen, itsutu egiten gara, eta alaitasun eta bake atsedenaldi bat behar dogula sentitzen dogu. 
Holango egoeraten ahizta Teresa Mirak gauza errez eta bakunin bategaz hasteko bultzatuko gindukez: IRRIBARRE BATEGAZ.


TERESA MIRA



Kaixo Jesus:
Badakit gure moduko neska-mutil apalak eta zintzoak atsegin dituzula, beti laguntzeko prest dauden neska mutilak.

Teresa Mira horrelako neskatoa izan zan: zintzoa bihotz onekoa, eta maitakorra.

Horregatik esan nahi dizut,
Teresaren moduan jokatu nahi nukela.
Badakit zure laguntza eta indarrarekin,
astiro astiro ikasiko dudala.
Eskerrik asko


                       
AlgueƱan (Alicante) 1895eko irailaren 26an jaio zan. Noveldan (Alicante)  1941eko otsailaren 26an hil zan.


2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

GOSEAREN AURKAKO KANPAINA

Jesus Jauna. 
Zuk beti egin zenuen zuregana hurbiltzen zena hobeto sentitzea, bere duintasuna onartu zenuen eta zure anaia bezala tratatzen zenuen. Maitasunez eta begirunez hitz egiten zenien, zuretzat berdinak ziren!
Eta orain egiten jarraitzen duzu. Asko gara zure lagunak, zure anaiak, eta nahiz eta desberdinak izan, badakigu zenbat maite gaituzun eta begirunez tratatzen gaituzula.
Honela bizi nahi dugu, pertsona guztiak maitatuta eta duintasunez beteta sentitzen lagunduz. Ausarti izaten lagundu eta gainerakoak beti ondo tratatzen. Inoiz amore eman ez dezagun eta elkarrekin mundu hobea lortzeko borroka egin dezagun. Zuk amets egin duzun mundua hain zuzen.
Amen

2019(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

bakearen bidean


Bakezko eta justiziazko mundu bat gura badogu, adimena etsi-etsian maitasunaren zerbitzura jarri behar da. (Juan Pablo II)



Jesus:

Egun berri honetan, gauzak ondo egiteko gogo eta indar berrituta hasi nahi dut.

Itxaropen eta ilusioz beterik nahi dut bizitza bizi.

Nekatzen naizen arren, aurrera jarraitu nahi dut.

Zu, lagun, nire ondoan laguntzeko prest zaudela ondo dakit eta.

Lagun eiguzu pizten bakea gure bihotzean.

2019(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna

Bakearen hasiera


Bakea irribarre batekin hasten da. (Teresa de Calcuta)



Lagun eiguzu bakearen bidea jarraitzen


Zeruko Aita,
Zuk ezagutzen dituzu gure pentsamenduak, eta gure bideak ez zaizkizu ezkutuak.
Zuk babesten duzu gure bizitza betidaniketa egunero guregana duzun begirada samurrez.
Argi itzazu gure bideak eta piztu bakea gure bihotzean.
Zure beharra dugu.
Jesusek lagunduko digu bide onetik joaten. Badakigu Jesus beti gurekin dagoela eta beti laguntzeko prest.


2019(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

Bakearen eguna


Jauna, egin nazazu zure bakearen zerbitzari.
Gorrotoa nagusi den lekuan, nik maitasuna jar dezadala,
iraina nagusi den lekuan, barkamena jar dezadala,
haserrea nagusi den lekuan, batasuna jar dezadala,
gezurra nagusi den lekuan, egia jar dezadala,
zalantza nagusi den lekuan, sinesmena jar dezadala,
etsipena nagusi den lekuan, itxaropena jar dezadala,
ilunpea nagusi den lekuan, argia jar dezadala,
tristura nagusi den lekua, poztasuna jar dezadala.
Nire jokabide izan dadila, Jauna,
ez ni poztua izatea, besteak poztea baizik,
ez ni onartua izatea, besteak onartzea baizik,
ez ni maitatua izatea, besteak maitatzea baizik.

2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

Bakea


Inork ez dagiala pentsatu, hainbeste desiratzen dogun gerrarik eza benetako bakearen sinonimo dala. Ez dago benetako bakerik, ez badator zuzentasun, egia, justizia eta alkartasunagaz batera.

bakearen pausoak


Elkarrekin hitz egiten ez dabenek elkarrekin lagun bezala hitz egitea
nahi dogu.
Barkamenik eskatzen ez dabenek  eskatzen hasi daitezela.
Amorruz beterik daudenek bakean bizi daitezela.
Kaleetan giro baketsua egon daitela.
Gure birikiak bakearen keaz beteta egon daitezela.

2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

BIDEA BAKEA DA


Ez dago biderik bakerako, bakea da bidea. (Mahatma Gandhi)


Piztu bakea zure bihotzean


Jesus 
mundu honetan ezberdintasunak oso handiak dira.
Gerratearen eta gosearen ondorioz 
sufritzen dabenengatik.
Eskatzen deutsugu, 
mundu justoagoa eta baketsuagoa eraikitzeko  gai izan gaitezan.



2019(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea

ESKERRIK ASKO

Eskerrik asko, ene Jainkoa, 
erosotasuna eta berotasuna ematen didaten arropengatik.
Eskerrik asko, ene Jainkoa, 
hazteko baliagarria dudan
eta sabela betetzen didan jateko gozoa daukadalako.

Egun barriagatik

Egun on, Aita ona.
Eskerrak emoten deutsudaz
emon deustazun atsedenagatik
eta argitzen hasia dan egun barriagaitik.
Zuri eskaintzen deutsut
egun honetan zehar egingo dudan guztia.
Egon zaitez nigaz beti
besteentzat atsegingarri
eta laguntza izan naiten,
eta besteak, alaitzen jakin dagidan.
Lagundu eidazu,
Zuk maite gaituzun bezala danak maitatzen,
eta zure Seme, Jesusek,
irakatsi deuskun moduan. Amen.