2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

AURRERA BEGIRATU


Ez negar egin galdu duzunagatik, 
borrokatu geratzen zaizunagatik.
Borrokatu zugan jaio denaren alde.
Ez negarrik egin alde egin duenagatik, 
borrokatu zurekin dagoenagatik.
Ez negar egin gorroto zaituenagatik, 
borrokatu maite zaituenagatik.
Ez negarrik egin zure iraganagatik, 
borrokatu zure orainagatik.
Ez negar egin zure sufrimenduagatik, 
borrokatu zure zorionagatik.
Ez geratu iraganean, jarraitu aurrera.



2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

ERAIKI DEZAGUN BIDE BAT



Abestiak dioan moduan.

Bizitza zorionerako bide soil bat da. 
Utz diezaiogun borrokatzeari
Zaindu dezagun gure lurra berriro haz dadin.
Eraiki dezagun bide bat anai arrebak bezala 
maitasunez eta askatasunez.



2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena


Eskerrik asko, Jauna, ondo hartzen nabenengatik, 
maitatzen nauen jendearengatik, 
ni kontuan hartzen nabenengatik 
adiskidetasuna emoten deustienengaitik
eta beti nire ondoan daudenengatik.
Eskerrik asko, ni alai egotearen sorburua diran guztiengaitik 
eta eskerrik asko nik poztu neinkean guztiengaitik. AMEN.



2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

AITA PALAU


Gaur, apirilak 24, Aita Palauren beatifikazioaren 

urteurrena gogoratzen dugu. 

Egun handia izan zen Karmeldar Misiolari Teresiarrentzat.

Karmeldar kongregazioarekin eta 

Eliza osoarekin eskerrak eman eta 

laster santu bezala onartua izan dadila eskatzen diogu.

Eska diezaiogun Aita Palauri konfinamendu honetan laguntzen jarraitzeko,

 indarra emateko eta eta poztasuna ez daigun galdu.

Aita Palau, erregutu gure alde!

 

 


2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

MUNDUA ZAIN DEZZAGUN

Jauna danok zure mugimendua jarraitzen dugu,

 orain pazkoa garaian gaude eta

hausnartzera deitzen diguzu. 

Eta horretan gabiltza, 

zuk oparitutako planeta zoragarri hau 

zaintzera deitu zenigun eta guk
zer egiten dugu zure mezua jarraitzeko? 

Argi dago Jauna, denok batera mugitzen garenean 

DENA lortu dezakegula

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

INDARRA AURRERA EGITEKO

Egiten ditugun eguneroko ekintzak 
gehienetan onak izaten dira.
Eman eiguzu kemena eskuzabalak izateko, 
eman eiguzu indarra eta 
argia alferkerian ez jausteko. 
Beti aurrera,
pausoz pauso ongia egiten.

2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Ilunpean argiak behar dira

Ilunpetan argiak behar dira, 
norantz joan erakutsiko diguten txinpartak. 
Pazko-denbora bizitzan ezkutaturik dagoen distira hori 
alaitasunez deskubritzeko denbora da.
Orain indartsu sentitzen naizenez, 
pixka bat harago joan nahi dut. 
Jakin nahi dut 
nire eskuak, besarkadak, irribarrea, bizitza... 
erabiltzen dituzula besteei argia emateko.


2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Argitu daigun mundua

Pazkoa aldian gaude, 
pozik egoteko garaia.
Jesusen antzera 
gu ere mundua argitzeko 
gai izan gaitezan.


2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

IRRIBARRE EGIN


Musika entzuten duzun bitartean 
pentsatu zure maitasuna erakutsi nahi diezun pertsonei, 
eta irribarre egin. 
Pentsa ezazu, halaber, 
norbaitek zuri oparitu ahal dizun irribarrea.




2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

ESKERRIK ASKO BIHOTZ BIHOTZEZ


Nire bizitzako pertsona bereziei. 

Izan direnei. Gaur direnei. 

Eta noizbait etorriko direnei. 

Nire alboan daudenentzat. 

Beraien besoen azpian maitakor 

zaintzen nautelako. 

Ni neu naizen moduan onartuz, oso osorik,

xume, itzel, egiteke.

Bizitza ederragoa delako zuek bertan bazaituztet. 

Eskerrik asko







2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena