2020(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

LISIEUXKO TERESA, URRIAK 1

 




Lisieuxko Teresa, 

txikia eta bihotz onekoa izan zan.

 

Berak egiten eban guztia

 maitasunez egiten ebazan.

 

Jesusi egin ahal diogun oparirik onena

gauzak maitasunez egitea bait da.

 

Abestiak dionez maitasuna ez da kabitzen

bihotzean ezta buruan,

 

bizi da munduan, bizi da zeruan.

Lan egin daigun horrela jarrai daiten.


 


 

 

 


Lisieuxko Teresa, Urriak 1

 

"Gaur zure barnean bakea egon dadin,

zugan konfiantza izan,

egon behar zaren tokian baitzaude.

Ez ahaztu sinisteak ematen dizkizun aukera guztiak.

Jaso dituzun opariak erabiltzeko aukera izango duzu eta eman zaizun maitasuna elkarbanatzeko aukera izango duzu. Jainkoarentzako haur bat zarela jakitean pozik sentitu zaitez. Bere presentzia sentitzeko ahalegina egin ezazu.

Zeure arimari  abesteko, dantzatzeko, eta eguzkitan berotzeko aukera eman, Jainkoa gutako bakoitzarentzako hor baitago.”


Aprobetxa ditzagun egunak gure onena emateko eta

 gure inguruan maitasuna zabaltzeko






2020(e)ko irailaren 23(a), asteazkena

TERESA MIRA

 


Kaixo:

Zurekin momentu baten berba egin nahi dut.

Badakit zuk neska-mutil apalak eta zintzoak atsegin dituzula, beti laguntzeko prest dauden neska mutilak, ezer espero gabe.

 

Badakit Teresa Mirak zenbat maitasun isuri zuen

bere bizitzan, apaltasunez, isiltasunean,

behartsuenen ondoan egoten beti.

 

Horregatik esan nahi dizut,

Teresaren moduan jokatu nahi nukela.

Badakit zure laguntza eta indarrarekin,

astiro astiro ikasiko dudala.

 

Abesti honen bitartez ikusi ahal dogu Teresa Miraren moduan maitasunak zenbat gauza eragiten dituen; elkartasuna, laguntza….

 




2020(e)ko irailaren 18(a), ostirala

HARRERA HH-LH

 Aita Palauk erakusten digu harrera bi pertsonaren arteko topaketan gertatzen dela, gure jarrerarekin bestea axola zaigula erakusten dugunean. 

Denok sentitzen gara seguru hartzen gaituztenean eta konfiantzagaz sentitzen gara gure bizitzako zailtasunei aurre egiteko.

Abestiak dioen bezala  besarkatu mundua kolorez jantzi, kaleak 

kolorez jatzi, eskolak kolorez jantzi....




HARRERA

 Aita Palauk erakusten digu harrera bi pertsonaren arteko topaketan gertatzen dela, gure jarrerarekin bestea axola zaigula erakusten dugunean. 

Denok sentitzen gara seguru hartzen gaituztenean eta konfiantzagaz sentitzen gara gure bizitzako zailtasunei aurre egiteko.

Abestiak dioen bezala aprobetxa dezagun gure betiko lekuetan 

barriro alkartzeko aukera.




2020(e)ko irailaren 8(a), asteartea

IKASTURTE BARRIA HASI DOGU.

 Ikasturte barria hasi dogu. Aspalditik ezin ginan danok batera alkartu.

Ikasturte barria, urduritasunez betea, dana ondo aterako dan itxaropenarekin hasten dogu.

Aprobetxa dezagun gure betiko lekuetan barriro alkartzeko aukera. 

Zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak.

Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna.

Egunak hobeak baitira zuekin batera, bai zuekin batera.