2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

Eman indarra



Aita gurea zeruan zaudena, 

garizumako azken asteetan etxetik ikasi 

eta lan egin behar dugu. 

Eman indarra etxean jarraitzeko. 

Lagun iezaguzu gure bihotzak zabaltzen ongia egin dezagun, 

guztion artean iluntasuna eta oinazea bizi eta poz bihur ditzagun.


2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Behar zaitugu Jesus mundua argitzeko

Jesus, gaur gure osasunagatik eskatu nahi dizugu, gure osasun onagatik.
Babestu gaixotasunetik, COVID birusetik, gaitz guztietatik, eta era berean babestu gure familia, lagunak, bizilagunak, irakasleak.



2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

HAUSNARTU DAIGUN.

Jauna,
zu ondoan zaitudala
egin nahi dut
Garizumako bidea.
eta zure  bizi-argia
aurkitu gura dut
azkenean.



2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

PIZTU ZURE MAITASUNA

Jesus piztu zure maitasuna 
gure bihotz barruan.

Jesus piztu zure jakinduria  
gure bihotz barruan. 

Jesus piztu zure boterea
gure bihotz barruan. 

2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

DANOK GARA GARRANTZITSUAK!

Onartu nahi dut
ni bezain
garrantzitsuak
 direla besteak,
nire neba-arrebak.
Eraitsi nahi ditut
aldentzen gaituzten
hesiak
eta eraiki gura ditut
elkartuko gaituzten zubiak.

2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

Zoriontasuna ez dago edukitzean


Konturatu gaitezan
zoriontasuna
ez dagoela
edukitzean
ez pilatzean
ez xahutzean
ez itxurak egitean,
baizik eta
izatean
sentitzean,
ematean,
maitatzean,
besarkatzean.
Familiarekin egotean, lagunekin egotean.