2020(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

AITA PALAU - FUNDATZAILEA

Aita Palau Aitonan jaio zan 1811ko abenduaren 29an.

1861an Karmeldar Misiolari Teresiar kongregazioa sortu eban.

1872ko martxoaren 20an hil zan.

Berak bere bizitza besteei eskaini eban. 

Ahalegindu gaitezan gu ere, gure lagun hurkoa zerbitzatzen.

                                                                        




                                                                                     


 



2020(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

AVILAKO TERESA

 Gaur, urriak 15 Avilako Teresaren eguna ospatzen dogu. 

Bera emakume ausarta eta aurreratua izan zan. Teresak balore askoren artean honek aldarrikatzen ebazan: adiskidetasuna, maitasuna, eskuzabaltasuna, barnekotasuna, ausardia.

Gaurko egunean berak esandako esaldia gogan izan dezagun: "Benetako maitasuna indartsua da. Gure poztasuna alde batera izten dogu besteak alaitasuna lortzeko."



DOMUND EGUNA- urriak 18

 Jesus maitea, 

eskerrik asko txiki egin zinelako zenbat maite gaituzun esateko. 

Munduan ume asko daude, zu eta ni bezlakoak, 

laguntza behar dutenak eta ezagutzen ez zaituztenak. 

Haiengatik eta haiek zaintzen dituzten misiolariengatik esaktzen dizut. 

Erakutsidazu laguntzen, gauza txikiak egiten maitasun handiz.

 



2020(e)ko urriaren 4(a), igandea

MAITASUNA- AITA PALAU

Jesus eta Aita Palauk erakutsi doskuen moduan 

bizitzaren zentzua maitasuna da. 

Eta egin ahal dogun gauzarik hoberena, maitasun hau gure inguruarekin adieraztea da.


Pelikulan ikusiko dogun moduan, maitasuna era askotara eskeini ahal da eta ez bakarrik gure hurbilekoakaz (lagunak, familia...). 

Bizitzeko jarrera bat izan behar da eta gure berezitasun bat.



MAITASUNA - AITA PALAU

 Jesus eta Aita Palauk erakutsi doskuen moduan bizitzaren zentzua maitasuna da. Eta egin ahal dogun gauzarik hoberena, maitasun hau gure inguruarekin adieraztea da.


Abestiak dioen moduan, 

maitasuna ez da kabitzen bihotzean, 

ez da kabitzen buruan, 

bizi da zeruan, 

gorrotorik ez dagoen  munduan.