2021(e)ko maiatzaren 10(a), astelehena

GURE AITA

 Gure Aita, zeruetan zarana:

santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua, 

egin bedi zure nahia

zeruan bezala lurrean ere.

Emoiguzu gaur

egun honetako ogia; 

parkatu gure zorrak, 

geuk ere geure zordunei 

parkatzen deutsegu ezkero 

ez eiguzu itzi tentazioan jausten 

baina atara gagizuz gatzetik.

AMEN

2021(e)ko maiatzaren 3(a), astelehena

Maiatzako mezua

 

Maiatzako hilabete honetan aukera hona daukagu gure bizitzako idazleak garela konturatzeko.


Gure esku dago mundu berri bat eraikitzea. Ausartak izan gaitezan Aita Palau izan zan bezala eta mundu barria idazten has gaitezen.



Maitzako mezua

 

GURE BIZITZAKO IDAZLEAK GARA.

Maiatzako hilabete honetan aukera hona daukagu gure bizitzako idazleak garela konturatzeko.Une honetan hurrengo bideoa ikusteko gonbidapena egiten deutsuegu.

 




Zertan lagundu ahal dau zure bizitzak munduan?, familian? Eleizan?

Zer egin ahal dozu? Zer eskaini ahal dozu? Benetakoa ahal zara? Zerk egiten zaitu zoriontsu?

Zer amesten dozu? Zer behar dozu eskuak boltsikotik ataratzeko eta zure bizitzako istorioa idazteko? Ausartu zaitez eta ez izan irakurlea idazlea baizik.

Eredutzat izan daigun Aita Palau bere eskual poltsikotik atara ebazalako eta bere bizia besteei laguntzeko erabili ebazalako.