2023(e)ko irailaren 21(a), osteguna

SUFRITZEN DAUZEN HAUR ETA GAZTEEN ALDE




 

Haur Minbiziaren Sentsibilizaziorako  Munduko Kanpaina irailean egiten da, eta aurten, hilaren 22an, ostirala, izango da egunik garrantzitsuena.

Egun honetan gogora ekarri daiguzan haur minbizia eta beste edozein gaixotasun larri sufritzen ari diren haur eta gazte guztiak.

Beraien familia eta lagunengatik be eskatu nahi dogu. Ez dezaten fedea, indarra eta kemena galdu.

"Urrezko begiztaren indarra”n jarri daigun arreta; ikur hau guraso talde batek beren seme-alaben errealitatea ikusarazi nahi izanaren ondorioz sortu zen, eta, gaur egun, haurren minbizia irudikatzen du mundu mailan.