2020(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

MARIA ERAKUTS IEZAGUZU


Maria, erakuts iezaguzu gure burukoikeria kontrolatzen,
gure inguruan bizi direnak, gure errespetuaz goza dezaten 
eta gero eta gizatiarrago sentitu gaitezen.



2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

ESKERRIK ASKO

Eskerrak emoten deutsuguz kurtsoan zehar gurekin egon zara eta, gure bide bardina egiten zure isiltasunean, baina baita zure ardura eta maitasunarekin be.
Eskerrik asko, Ama, aurten ere Jesusengana gehiago hurbildu gaituzulako, eta bere antzekoak egiten saiatu zaralako.
Ama, jaso eizu gure agurra, jaso zure seme-alaben agur zintzoa. 

Harro sentitzen gara Ama zaitugulako eta Jainkoaren aurrean 
apaltasuna, tinkotasuna eta iraunkortasuna garrantzitsuak dirala ikusi dogulako.



2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

MARIA GURE EREDU


Maria, nahiz eta askotan gertatzen zena ulertu ez,
Eta galdetzea gustatu zitzaizukeen arren
Arduratsua izan zinen eta itxaron egin zenuen.
Erakuts iezaguzu, unerik egokienei itxaroten inor ez mintzeko.


2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

BAI, MARIAK ESAN ZION BAI!


Maria, Zu gure pozaren iturria zara eta zurekin alaitu nahi dogu.
Pozten gara bai esan zenuelako, pozten gara Jesusen Ama zaralako, pozten gara gure izarra eta argia zaralako eta pozten gara Elizaren Ama zaralako.
Gu ere Bai esan dagigun.


2020(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

ESKERRIK ASKO AMA ONA!

Lagundu egunero,
Erakutsi zu bezalakoa izaten.
Lagundu une txarretan eta lagundu onetan.
Erakutsi seme alaba eta neba arreba ona izaten.
Lagundu pazientzia handiagoa izaten.
Erakutsi beti ongia egiten
Lagundu beti irribarre bat edukitzen inguruko guztientzat.
Eskerrik asko Ama ona!



2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

AURRERA EGIN

Maria, gurutzepean hain gogor
eta Ausarta izan zinen horrek
Lagun gaitzazu beldurrei aurre egiten,
Lagun gaitzazu une txarrenetan.


2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

LAUDATO SI

Nolako mundua utzi nahi diegu gure ondorengoei, hazten ari diren haurrei?  Laudato si ', 160).

Galdera hori dela eta, Laudato si Astean parte hartzera gonbidatu nahi gaitu Aita Santuak. Laudato si gutun entziklikoaren 5. urteurrena ospatzeko kanpaina globala da, etxe komunaren zaintzari buruzkoa.

Krisi ekologikoari erantzuteko premiazko deia berritzen dut. "Lurraren aldarriak eta pobreen aldarriak" ez dute gehiagorako ematen.


Aita Palauren mezuarekin bat etorriz, denok mundu hobe baten eraikuntzan konprometitu behar dugu.Zaindu dezagun sorkuntza, gure Jainko Sortzaile zintzoaren dohaina. Ospa dezagun elkarrekin Laudato Sí astea.

Zuk, zer egin dezakezu?


2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

ERAKUTS IEZAGUZU


Momentu bakoitza topera bizi nahi dugu.
Maria, erakuts iezaguzu
gure ametsen aurrean epedunak izaten,
egi nola bihurtzen diren ikus dezagun



2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

ESKERRIK ASKO


Eskerrik asko gure ondoan egoteagatik
Eskerrik asko maite gaituzulako
Eskerrik asko gutaz arduratzegatik
ESKERRIK ASKO

2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

LAGUN EIGUZU

Maria, zu Jesusen ama zara

zu gure ama zara

Jesus maite zenduan lez

maite gaituzu

lagundu eiguzu

bere antzekoak izaten.


Maria, zu Jesusen ama zara

zu gure ama zara

Jesus maite zenduan lez

maite gaituzu

lagundu eiguzu

bere antzekoak izaten.


2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

AMA MAITEA


Egun barri bat dator argitzen

gure amatxo maitea,

zure maitasunak bete daizala

gure bihotzak

Alkarri laguntzen jakin daigun

Eta gaur egingo dogun guztia

abesti bat izan dadila zuretzat.




2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

MARIA GURE AMA


Maria, zuk guztiok hartzen gaituzu;

Erakuts iezaguzu inor ez baztertzen.

Guztiengaitik eskatzen dizugu, hobeak izaten lagun gaitzazun



2020(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

Maria gure eredu


Maria, koalitaterik gehien izan dituen

pertsonetakoa izan zaren horrek

ez zinen harrotu,

laguntzeko erabili zenituen,

erakuts iezaguzu apalak

eta esker onekoak izaten.



2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

MARIA GURE EREDU


Maria, fedea zalantzekin bizi zenuen horrek,

Egoera zailetan

erakuts iezaguzu,

gure artean Jesus dagoela

eta beregan konfidantza izaten.



2020(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

IRRIBARRE BATEKIN


Eskerrik asko egun barriagatik

Eskerrik asko 

gure inguruan maite gaituzten

 pertsonengatik izateagatik.

Bizitzan irribarre batekin joaten garenean 

mundua politagoa ikusten dugu.



2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

Hemen nago Maria

Maria, nire izakera aurkezten dizut,
nire poztasun eta tristetasunak.
Lagundu iezadazu modu 
orekatuan bizitzen,
ondo ezagutzen, neure buruari
lagundu ahal izateko.


2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

ONENA BILATU


Maria, erakuts iezadazu 
benetan maitatzen,
maite ditudan pertsonentzat
onena bilatzen,

Zuk Jose eta Jesusekin
egin zenuen bezela.
Lagun iezadazu sufritzen dutenen
mina alde batera ez uzten.






2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

Ospatu daigun bizitza


Maria, erakutsi iezaguzu modu apalean bizitzen,
alferrik galtzearen gizartean murgildu ez gaitezen.
Ugaritasuna ez dela zoriontasunaren sinonimoa 
konturatu gaitezen.
Ospatu daigun bizitza.



2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

BAKARRAK GARA


Persona bereziak gara, bakarrak gara, 

eta ez gara ez perfektuak ez mesprezagarriak, 

baina guztiok ahalegindu behar gara 

orekatuagoak izaten. 

Horrek, egoera txarretatik irtetzen 

lagunduko digu eta gure burua neurtzen ere.

Bizitzako ibilaldi honetan 

Maria izan daigun eredu.