2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

TERESA MIRA


Sarri askotan kezka bat, sufrimendu bat gainditzeko, egoera zail bateri irabazteko, gure aurpegian IRRI bat margotuz hasi behar da.
 Edota, zergaitik ez, besteengan IRRI bat eragin.
 Atea zabalduten hastea baino ez da, eta holan San Pauloren gomendio praktikan jarri: “Behin eta barriro dinotsuet alai egoteko beti. 
Alaitasunetik, goibeltasunetik baino fruitu ugariago eta hobeak sortzen dira.”
Ahizta Teresari buruz,gauza asko esan eitekean, askoz berarengan ikusten dauan lehenengo bereizgarria bere irria da, bere barruan gordetzen dauan altxor baten bermea da (Karmeldar Misiolari Teresatar on bat lez Eleizagaz, Jaungoikoagaz eta lagun hurkoakaz alkar banatzen dauana)

Askotan gure bizitzak gainsamatzen dirala dirudi, gure eguneroko egitaraua apurtu egiten da eta erantzun errezak ez doguz aurkitzen, itsutu egiten gara, eta alaitasun eta bake atsedenaldi bat behar dogula sentitzen dogu. 
Holango egoeraten ahizta Teresa Mirak gauza errez eta bakunin bategaz hasteko bultzatuko gindukez: IRRIBARRE BATEGAZ.


TERESA MIRA



Kaixo Jesus:
Badakit gure moduko neska-mutil apalak eta zintzoak atsegin dituzula, beti laguntzeko prest dauden neska mutilak.

Teresa Mira horrelako neskatoa izan zan: zintzoa bihotz onekoa, eta maitakorra.

Horregatik esan nahi dizut,
Teresaren moduan jokatu nahi nukela.
Badakit zure laguntza eta indarrarekin,
astiro astiro ikasiko dudala.
Eskerrik asko


                       
AlgueƱan (Alicante) 1895eko irailaren 26an jaio zan. Noveldan (Alicante)  1941eko otsailaren 26an hil zan.


2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

GOSEAREN AURKAKO KANPAINA

Jesus Jauna. 
Zuk beti egin zenuen zuregana hurbiltzen zena hobeto sentitzea, bere duintasuna onartu zenuen eta zure anaia bezala tratatzen zenuen. Maitasunez eta begirunez hitz egiten zenien, zuretzat berdinak ziren!
Eta orain egiten jarraitzen duzu. Asko gara zure lagunak, zure anaiak, eta nahiz eta desberdinak izan, badakigu zenbat maite gaituzun eta begirunez tratatzen gaituzula.
Honela bizi nahi dugu, pertsona guztiak maitatuta eta duintasunez beteta sentitzen lagunduz. Ausarti izaten lagundu eta gainerakoak beti ondo tratatzen. Inoiz amore eman ez dezagun eta elkarrekin mundu hobea lortzeko borroka egin dezagun. Zuk amets egin duzun mundua hain zuzen.
Amen

2019(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

bakearen bidean


Bakezko eta justiziazko mundu bat gura badogu, adimena etsi-etsian maitasunaren zerbitzura jarri behar da. (Juan Pablo II)



Jesus:

Egun berri honetan, gauzak ondo egiteko gogo eta indar berrituta hasi nahi dut.

Itxaropen eta ilusioz beterik nahi dut bizitza bizi.

Nekatzen naizen arren, aurrera jarraitu nahi dut.

Zu, lagun, nire ondoan laguntzeko prest zaudela ondo dakit eta.

Lagun eiguzu pizten bakea gure bihotzean.