2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

TERESA MIRA


Sarri askotan kezka bat, sufrimendu bat gainditzeko, egoera zail bateri irabazteko, gure aurpegian IRRI bat margotuz hasi behar da.
 Edota, zergaitik ez, besteengan IRRI bat eragin.
 Atea zabalduten hastea baino ez da, eta holan San Pauloren gomendio praktikan jarri: “Behin eta barriro dinotsuet alai egoteko beti. 
Alaitasunetik, goibeltasunetik baino fruitu ugariago eta hobeak sortzen dira.”
Ahizta Teresari buruz,gauza asko esan eitekean, askoz berarengan ikusten dauan lehenengo bereizgarria bere irria da, bere barruan gordetzen dauan altxor baten bermea da (Karmeldar Misiolari Teresatar on bat lez Eleizagaz, Jaungoikoagaz eta lagun hurkoakaz alkar banatzen dauana)

Askotan gure bizitzak gainsamatzen dirala dirudi, gure eguneroko egitaraua apurtu egiten da eta erantzun errezak ez doguz aurkitzen, itsutu egiten gara, eta alaitasun eta bake atsedenaldi bat behar dogula sentitzen dogu. 
Holango egoeraten ahizta Teresa Mirak gauza errez eta bakunin bategaz hasteko bultzatuko gindukez: IRRIBARRE BATEGAZ.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina