2023(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

KANDELARIO EGUNA

 Ohitura zanez, Jesus umea tenplura eraman zuten Jainkoak bedeinkatu dezan eta garbikuntza ospatzeko. Horregantik gaur otoitzean egun hori gogoratuko dogu. Egun honetan Jainkoaren aurrean egoten gara bedeinka gaitzan. Sinbolo lez kandelak eta argizariak erabiltzen dira.

Klasean daukagun kandela bedeinkatuta dago eta gu ere  bedeinkatuta gagozala gogorarazten dogu.

Hala ere, aspaldiko kristauak sinesten zuten urtean zehar eguraldiak ekarritako ezbehar eta gaixotasunetatik babesteko gaurko eguneko kandela piztean babestuta egongo zirela..Ekaitz egunetan kandela bedeinkatua pizten zen etxea eta bertan bizi zirenak babesteko.

Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko.

Gaur kandelario egun honetan ere jarrai dezagun mundua argitzen.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina