Ohitura zanez, Jesus umea
tenplura eraman zuten Jainkoak bedeinkatu dezan eta garbikuntza ospatzeko.
Horregantik gaur otoitzean egun hori gogoratuko dogu. Egun honetan
Jainkoaren aurrean egoten gara bedeinka gaitzan. Sinbolo lez kandelak eta
argizariak erabiltzen dira.
Klasean daukagun kandela
bedeinkatuta dago eta gu ere bedeinkatuta gagozala gogorarazten
dogu.
Hala ere, aspaldiko
kristauak sinesten zuten urtean zehar eguraldiak ekarritako ezbehar eta
gaixotasunetatik babesteko gaurko eguneko kandela piztean babestuta egongo
zirela..Ekaitz egunetan kandela bedeinkatua pizten zen etxea eta bertan bizi
zirenak babesteko.
Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen
kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko.
Gaur kandelario egun
honetan ere jarrai dezagun mundua argitzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina